Skip to main content

Haritz Larrageta idazlearen bisita

Irudia
Haritz Larrageta idazlearen bisita

LH 6ko ikasleek une berezi eta aberasgarria bizitzeko aukera izan zuten aurreko egubakoitzean, martxoak 27: Haritz Larrageta idazlearen bisita izan dugu gure ikastolan. Azken hilabeteotan, ikasleek Anna Kopeken hiru liburu irakurtzeko aukera izan dute, buru-belarri aritu dira irakurtzen, istorioez gozatu eta elkarrekin liburuen pasarteak partekatzen.

Lan horren fruitu gisa, gaur idazlearekin solasaldi atsegin eta hurbila partekatu dugu. Topaketan zehar, ikasleek euren iritziak adierazi, galderak egin eta idazketa-prozesuaren sekretu batzuk ezagutzeko aukera izan dute. Giro goxo eta parte-hartzailean, literaturarekiko interesa eta jakin-mina are gehiago piztu dira.

Esperientzia benetan aberasgarria izan da, eta ikasleek ilusioz hartu dute bisita.

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.