Skip to main content

Ikastolaren asteko bazkaria antolatzeko laguntzaileen beharra dago!

Irudia
Txantxiku Ikastolaren asteko bazkaria

Apirilaren 18an, Ikastolaren Astearen baitan, egingo dugun bazkariak sekulako harrera izan du, bai. Baina antolaketan laguntzeko boluntarioak behar ditugu! Lan txandak antolatu ditugu eta izena ematea eskertuko genuke. Gogoratu txanda batean baino gehiagotan ere izena eman daitekeela.

Horrez gain, bazkariko edariak hotz mantentzeko izotza beharko dugu. Horretarako, eskertuko genizueke etxean esne-brikak urez bete, izoztu eta egunean bertan ekartzea.

Aldez aurretik, mila esker zuen laguntza eta prestutasunagatik. Guztion artean egun bikaina izango dela ziur gaude!

EMAN IZENA!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.