Skip to main content

‘Amatxon’ Proi-ko lehiaketaren irabazlea

Irudia
‘Amatxon’ Proi-ko lehiaketaren irabazlea

Orain bi asteko albiste buletinean esan bezala, DBH2. mailako ikasleok Amatxon izeneko lehenengo proi-a amaitu berri dugu eta proi honen bukaera aldeko saioetariko batean kalera irten ginen gelan landutako gaien inguruan oñatiarrek zenbat zekiten ikustera. Lehiaketa primeran joan zen eta irabazlea Maite Amondarain izan zen. Maiteri bere parte hartzea eskertu eta lehiaketa irabazi izana zoriontzeko, opari bat egin diogu: ikasleok bertakoak, osasungarriak, justuak eta jasangarriak diren produktuak erabiliz sortutako errezetak batzen dituen liburua. Zorionak Maite eta eskerrik asko gure lehiaketan parte hartzeagatik!

 

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.