Skip to main content

LH 5. mailakoak konstelazioak ezagutzen, Ilatargi astronomia taldearen eskutik

Irudia
Ilatargi astronomia

Pasa den eguen arratsaldean, azaroaren 16an, 5. mailakook Ilatargi Astronomia elkarteko kidea eta ikastolako gurasoa den Itziar Egigurenen bisita jaso genuen, Inguruneko arloan lantzen ari garen proiektuaren "jira eta bira, eguzkiari begira" atalari lotuta. Itziarrek konstelazioak zer diren azaldu zigun, hauei buruzko istorio interesgarriak kontatu zizkigun eta urtaroaren arabera sailkatuta, zeruan nola behatu ditzakegun erakutsi zigun, mapa mutu batean identifikatu genituelarik. Ea abenduko ilgoran eguraldia lagun dugun eta zeruaren behaketa egitera joateko aukera izaten dugun, irrikaz gaude. Mila esker guztiagatik, Itziar.

 

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.