Skip to main content

Liburu ibiltaria pasa da Txantxiku Ikastolatik

Irudia
Liburu ibiltaria

Liburu Ibiltaria deritzon egitasmoa ikastolen jaiek era bateratuan garatzen duten jarduera programatik abiatzen da. Ikasturte honetakoa laugarren edizioa izango dugu eta urrian abiatu zen Ziburuko Piarres Larzabal Kolegioan. Euskal Herri luze zabaleko 33 ikastoletako DBH 3ko ikasleak arituko gara sormena eta elkarlana oinarri dituen ekimen honetan.

Ikasturte honetan ikasleek ‘Euskaldunak eta itsasoa’ gaia jorratuko dute. Gure kasuan, DBH 3B gelakoek idatzi dute ipuinaren jarraipena eta marrazki ezin ederragoa egin dute. Liburuari amaiera Bizkaian emango zaio, 2024ko Ibilaldia jaiaren antolatzaile den Getxoko San Nikolas Ikastolan hain zuzen.

 

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.