Skip to main content

LH 6. mailakoek PROIak landuko dituzte

Lehen Hezkuntzako seigarren mailakook, ikasturteko bigarren hiruhileko honetan, EKI egitasmoko proiektuak gauzatzeaz gain, bi PROI ere landuko ditugu. Bi proiektu horiek datorren ikasturtean DBHn landuko dugun EREIN egitasmorako “zubi” gisa planteatu zaizkigu.

PROI horietako lehena ‘Onki xin gurera’ da, eta proiektu horrekin galdera gidari honen erantzuna aurkitzen saiatuko gara: Nola erantzun diezaiekegu etorri berri batek dituen beharrei gure herriko eskaintza kontutan hartuta?

Proiektuari sarrera emateko, pasa den asteko ostiralean, Oñatin bizi den Medoune senegaldarra etorri zen ikastolara, eta gurekin egon zen bere jatorria, egun duen bizimodua eta gure artean izan dituen bizipenez hitz egiteko. Onki xin gurera, Medoune! Gure proiektua amaitzen dugunean berriro elkartuko gara zurekin egin dugunaren berri izan dezazun. Eskerrik asko!

 

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.