Skip to main content

Gema Bikuña Batxilergo 1. mailako Biologiako ikasleekin

Mikrobiologiaren azalpen orokorrak eta erizain moduan lanean erabili behar diren prozedurak azaldu ditu

Irudia
Gema Bikuña

Aste honetan Gema Bikuñaren azalpenak jaso ditugu Batxilergo 1. mailako biologiako ikasleok. Mikrobiologiaren azalpen orokorrak eta erizain moduan lanean erabili behar diren prozedurak azaldu dizkigu hasieran, eta, ondoren, material eta test desberdinak erakutsi dizkigu. Erizain lanetan ere jarri gara eta laginak hartu eta test-ak frogatzeko aukera ere izan dugu.

Saio oso baliagarria izan da, batez ere, ulertu dugulako osasunerako zeinen garrantzitsua den mikrobiologiako ezagutzak izatea, prebentzioa eta antibiotikoak bezalako medikamentuak ondo erabiltzea. Eskerrik asko Gema zure prestutasunagatik eta zure ezagutzak hain atsegin eta interesgarri egiteagatik!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.