Skip to main content

DBH 3ko ikasleak ‘PROYECTO GUINEA-BISSAU’ ezagutzen

Irudia
DBH 3 Guinea Bissau

Mirari Malbadi gurasoa gurera etorri da parte hartzen duen elkartasun-proiektua azaltzera. Ekimenaren izena Proyecto Guinea Bissau da, eta honen helburua Guinea-Bissau-ko herritarrei kataratak operatzea eta ikusmena berreskuratzen laguntzea da. 

Proiektu honen baitan, urtero astebetez boluntario talde bat Guinea-Bissau-ra joaten da. Taldea oftalmologoek, anestesistek, erizainek eta ingeniariek osatzen dute. Denek batera lan egiten dute baldintza zailetan, baina ilusio eta konpromiso handiz. Haien lana Hospital Nacional Simão Mendes ospitalean egiten dute. Bertan, egunero 18 bat pertsona operatzen dituzte, haurrak zein nagusiak. Ebakuntza horiei esker, paziente askok berriro ikusteko aukera izaten dute, eta horrek haien bizi-kalitatea nabarmen hobetzen du.

Mirarik azaldu digu esperientzia oso aberas-garria dela, bai profesionalki bai pertsonalki. Gainera, elkartasunaren eta lankidetzaren ga-rrantzia azpimarratu du, munduko toki desber-dinetan dauden beharrak ezagutzea eta laguntzea guztion ardura dela gogoraraziz. 

Eskerrik asko, Mirari, gurekin zure esperien-tzia partekatzeagatik eta hain lan ederra egiteagatik!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.