Skip to main content

Txantxiku Ikastolaren asteko bazkaria

Irudia
Txantxiku bazkaria

Txantxiku Ikastolaren Astea ospatzeko eta harremanak sendotzeko, apirilaren 18an, zapatu goizeko ekintzei jarraipena emanez bazkaria antolatu dugu.  Bazkarirako txartelak erosi beharko dira, 16 €-tan.  Valentziar edota barazki paella, postrea eta edaria sartuko dira menuan, heldu zein haurrentzat. Halaber, haurrentzat postrea bakarrik hartzeko aukera egongo da (2€). Lekua gordetzeko, tiketa erostea derrigorrezkoa izango da. 

Bazkalostean, haur eta helduentzako ekintzak egongo dira, komunitatearekin egun atsegin bat pasatzeko. 

Tiketak martxoaren 11n, 12an eta 13an egongo dira salgai, 8:15–9:00 eta 16:30–17:15 bitartean, ikastolako patioan. 

Guraso eta senide guztiei gonbidapena luzatzen zaie eguna elkarrekin ospatzeko. Animatu eta etorri!

GORA TXANTXIKU IKASTOLA!!!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.