Skip to main content

BIDIA ALKARREKIN!

Irudia
Ikastolaren astia

Zela lortu daiteke horrenbeste hain gutxirekin?

Ezarri helburu amankomuna, gehitu ilusioa, konpromisoa, ardura partekatua, ahalegina, gogoa eta elkarlana (eta elkarlana eta elkarlana eta elkarlana…) eta apaindu guztia irrifar batekin. Zeinek esan du gutxi denik?

Ikastolaren aste honek, beste behin, agerian ezer jarri badu horixe izan baita: komunitate anitz eta indartsua osatzen dugula, bakoitzak bere norbanakotasunean balio handia izanda ere BIDIA ALKARREKIN egin nahi duena eta alkarrekin jardute horrek edozer amestu eta amets horiek betetzen saiatzeko aukera eskaintzen digula.

Zorionak beraz eta eskerrik asko modu batean zein bestean Txantxiku Ikastolaren aste honen parte izan zareten guztioi.

Gora Txantxiku Ikastola!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.