Skip to main content

DBH 1. mailako ikasleen komikiak LH 4. mailakoei erakusten

Irudia
Komikiak 1

“Hala bazan…eta ez bazan?” PROIa amaitu berri dugu, eta PROI honetan zehar historiako aro ezberdinen inguruko lanketa egin dugu. Hori egin ondoren, talde bakoitzak historiako aro konkretu bat aztertu eta azaldu du, eta honen errealitate hipotetiko bat kontatu du liburuxka baten bitartez; hitzaurre bat idatziz eta komiki eder askoak marraztuz.

Gainera, DBH 1. mailako ikasleek amaierako produktu bezala sortutako komikiekin mailegu sistema bat ere martxan jarri dugu euren guraso eta familien artean, etxeetan ere ikasleek egindako lan onak ikus ditzaten.

Horretaz gain, gure LH 4. mailako ikasleek ere izan dute aukera PROI honetan sortutako komikiak entzun eta ikusteko, eta seguru gauza berriak ikasteko aukera polita izan dela. Mila esker gure Lehen Hezkuntzako lagunei!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.