Skip to main content

‘Explicación de lo inexplicable’

Irudia
Explicación de lo inexplicable 1

LH 5. mailakook Lengua Castellanako bigarren gaian (‘Explicación de lo inexplicable’ izenekoa) elementu natural baten jatorria mito baten bitartez azaltzea izan dugu helburu. Horretarako, lehenengo eta behin, gelan ezagutzen genituen mitoak kontatzen ibili ginen eta momentu dibertigarri zein beldurgarriak pasa genituen.

Mito eta "leyendaren" arteko aldeak ikasten aritu ginen ondoren eta ezagutzen genuen mito bat idatzi ostean, testu mota hau aberasteko hainbat tailer egin genituen.

Gaiari bukaera emateko, ikasle bakoitzak elementu natural baten jatorria azaltzen zuen mito bat idatzi genuen eta ondoren, gure mitoak partekatzera joan ginen duela aste batzuk, lehenengo, bigarren eta hirugarren mailetara. Esperientzia aberasgarria izan zen guztiontzat.

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.