Skip to main content

Ikastolaren eguneko taloentzako artoa ixotzen

Irudia
Artoa ixotzen

Ikastolaren astearen harira, LH 3. mailako ikasleak artoa ixotzen egon gara Olabarrietako Errota baserrian. Aurretik, gelan, artoaren prozesuaren lanketa egin dugu eta artaburuak irakurtzen aritu gara.

Olabarrietan, berriz, errota batek nola funtzionatzen  duen ezagutu dugu eta gainera, zapatuan egingo diren taloentzako beharrezkoa den irina lortu dugu artoa ixoz. Esperientzia bikaina eta aberasgarria izan da.

Eskerrik asko Enrike, Lourdes eta Miren!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.