Skip to main content

Liburuaren nazioarteko eguna

Irudia
Liburuaren eguna

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu dugu ikastolan. Lehen Hezkuntzako ikasleek, etxetik ekarritako ipuin, liburu, aldizkariekin… irakurraldi saioa egin dute herriko plazan. Haur Hezkuntzako ikasleek, berriz, ipuin desberdinak entzun dituzte eta ondoren, ipuinen marrazkiak egin dituzte. Oso gustura ibili dira ikasle guztiak!

Bestalde, LH 5. mailako ikasleek, ‘Idazleak Ikastetxean’ egitasmoaren barnean, Lur Gallastegiren bisita jaso dute. Azken asteotan idazle horren ipuinak irakurri dituzte, eta saioan ipuinaz eta idazlearen bizipenez hitz egiteko Lurrekin solasaldia izan dute. Liburuaren Nazioarteko Egun honen harira apaindu dugu ikastolako jolaslekuan eta horrekin batera, ‘Gure kuttunak’ txokoa jarri dugu, eta bertan ikasle, familia eta langileok norberarentzat gustukoa den liburuaren izenburua eta idazlearen izena idatzi ahal izan dugu.

Horrekin batera, gogoratu nahi dizuegu Albiste Buletineko ‘Gure kuttunak’ atala ikastolako komunitatea osatzen dugun guztioi zabalduta dagoela; zure proposamena jasotzeko irrikitan gaude! Bidaliguzu zure liburu kuttunaren iruzkina azpiko helbidera!

komunikazioa@txantxikuikastola.eus

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.