Skip to main content

A ze kakaoa!

Irudia
A ze kakaoa

Ikasturteko hirugarren PROIan, ‘A ze kakaoa’ izenekoan, txokolatea aitzaki hartuta, merkatal eredu desberdin eta gure kontsumo ohituretaz hausnartzen ari gara 5. mailakoak. Hori dela eta, txokolatea ekoizten den herrialde bateko (Nikaragua) guraso bat gonbidatu genuen gelara, Ortuzabalako bi kiderekin, Nikaraguako eta Oñatiko nekazaritza motak alderatzeko asmoz.

Galdera zerrenda luze bat idatzi ostean, gure gonbidatuekin solasaldian arratsaldea pasa genuen, beraien esperientzia pertsonalak entzunaz, nekazarien lan gogorra ezagutuaz eta borobiltzeko, kontsumo arduratsuari buruz eta non erosi beharko genukeen hausnartuz.

Eta badira zuekin, komunitatearekin, partekatzea interesgarriak iruditu zaizkigun zenbait alderdi:

  • Erosketak egiterakoan beharrezkoa duguna soilik erosi.
  • Erositako produktuaren kalitatea kontuan izan, nola ekoiztu den kontziente izanik.
  • Bertako, garaiko eta ekologikoak diren produktuekiko apustua egin. Baita bidezko merkaritzakoena ere.
  • Gehiegizko paketatzea saihestu.

Mila esker Anai, Jabi eta Chiara zuen esperientzia gurekin partekatzeagatik!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.