Skip to main content

Lehenengo zikloko ikasleak marro-marroka

Irudia
LH 1 Marro marroka

Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak ‘Marro Marroka’ izeneko proiektuarekin ibili dira azken asteetan. Proiektu honen helburua aintzinako jolasak ezagutzea eta berreskuratzea izan da. Honi hasiera emateko, ikasleek aukera paregabea izan zuten jolas hauek lehen eskutik ezagutzeko: arratsalde batean, gelako ikasleen aiton-amonak etorri ziren ikastolara, eta beraiek txikitan jolasten zituzten jolasak erakutsi zizkieten. Esperientzia aberasgarri horren ondoren, gelan bertan jolas horiek lantzen jarraitu dugu, arauak ikasi, praktikan jarri eta haien inguruko informazioa bilduz.

Prozesu honen emaitza gisa, aintzinako jolasen bilduma bat osatu dugu. Proiektuari amaiera emateko, ikasgelatik atera eta bilduman landutako jolasak praktikan jarri ditugu, modu aktibo eta dibertigarrian ikasitakoa bizituz.

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.