Skip to main content

Intxaurrondoa, oroimenaren eta zaintzaren sinbolo

Irudia
Intxaurrondoa

Duela aste batzuk, Ikastolaren astearen egitarauaren baitan, HH 3 urtetik LH 2. mailara bitarteko ikasleek Zorionak Marimotots emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten. Amaren intxaurrak ipuinean oinarritutako ikuskizunaren bidez, dolua modu goxo eta egokian lantzeko aukera izan genuen.

Emanaldi haren amaieran, Porrotxek eta Mari Mototsek intxaurrondo bat oparitu ziguten, maite ditugunak gogoratzeko eta dolu prozesuan laguntzeko. Bada, egun hauetan intxaurrondo hori ikastolako ortuan landatu dugu.

Aurrerantzean, zuhaitz txiki hori hazten joango da gure artean, oroimenari, zaintzari eta bizitzari lotutako sinbolo eder bihurtuta. Maite ditugunak gogoan izateko txoko berezi bat izango dugu ikastolan.

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.