Skip to main content

Maiatzak 17: LGTBIQ+ fobiaren aurkako nazioarteko eguna ikastolan

Irudia
LGTBIQ+ fobiaren aurkako nazioarteko eguna

Gaur, LGTBIQ+ fobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatu eta aldarrikatu dugu ikastolan. Egun honen helburua aniztasuna balioan jartzea, errespetua sustatzea eta pertsona guztien eskubideak defendatzearen garrantzia azpimarratzea izan da. Horretarako, egun osoan zehar hainbat ekintza egin ditugu ikastolako etapa desberdinetan.

Alde batetik, LGTBIQ+ banderak jarri ditugu leihoetan ikusgarritasuna emateko. Bestetik, geletan ipuinak eta material desberdinak erabili ditugu gaia lantzeko, ikasleen adinari egokituta eta hausnarketarako espazioak sortuz.

Egunari amaiera emateko, HH eta LH etapetako ikasleak patioan elkartu gara ekintza bateratu batean parte hartzeko. Maila bakoitzak kolore ezberdineko kartulinak izan ditu eskuetan, eta denen artean ortzadar koloretsu bat osatu dugu.

Ikastolatik argi adierazi nahi izan dugu aniztasunean hezten jarraitu nahi dugula, errespetua, askatasuna eta berdintasuna oinarri hartuta.

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.