Skip to main content

3. mailakoak Orion

Irudia
3. mailakoak Orion

Pasa den astean, 3. mailako ikasleak Orioko aterpetxean egon ginen hiru egunez, eta esperientzia zoragarria bizi izan genuen. Aterpetxera heldu aurretik, Donostiako Aquariumera joan ginen. Bertan itsasoko animalia eta inguruneei buruz gauza asko ikasi genituen, eta oso interesgarria izan zen bisita.

Ondoren, Oriora abiatu ginen. Aterpetxean primeran ibili ginen: jolasean, barre artean eta lagunekin momentu ederrak partekatu genituen hango eremu ederretan. Herrira ere irteera egin genuen, eta Orioko Ikastolako 3. mailako ikasleekin batera Alde Zaharra ezagutu genuen. Ondoren, denok elkarrekin parkean jolasten aritu ginen, eta oso ondo pasa genuen. Lagun berriak egiteko aukera izan genuen, eta esperientzia benetan polita izan zen.

Egun zoragarriak pasa genituen elkarrekin, eta oroitzapen eder askorekin itzuli ginen etxera. Asko gozatu genuen!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.