Skip to main content

3. zikloa Zuhatzan!

Irudia
LHko 3. ziklokoak Zuhatzan

Ikasturte amaiera heltzear dagoen honetan, LH5 eta LH6ko ikasleok Zuhatzako uhartera bidaiatu dugu; batzuk maiatzaren erdialdean eta besteak, orain, ekainari hasiera emanaz. Bi taldeentzat esperientzia ikaragarria izan da, bakoitzak bere eguraldi propioarekin bada ere!

5. mailakoei eguraldi iragarpenak beldur pixka bat ematen zigun, eta lehenengo egunean uretara sartu bezain pronto ekaitz bat etorri zitzaigun! Gero, hotzak eta giro umelak ez gintuen gelditu eta uretako ekintza guztiak probatu genituen: optimist, piragua, arrauna, pedaloak eta windsurfa. LH 6koek, berriz, zorte handiagoa izan dute eta eguraldi bikainarekin gozatu dute uharteaz; uretako ekintzez gain, uretan bainatzeko aprobetxatu dute eta, ilunkaran sua egin eta sutondoaren inguruan jarrita, gaubela polit bat ere prestatu dute!

Irteerari amaiera emateko plan desberdinak izan ditugu. 5. mailakook Gorbeiako Nova Jump parkean indarrak hustu genituen salto eta tirolina artean. Eta 6. mailakook, ekaineko ordutegia aprobetxatuaz, zuzenean bueltatu gara etxera.

Esan bezala, eguraldiak eguraldi, 3. zikloko guztiok primeran ibili gara eta abentura ahaztezina izan da. Gora LH 5 eta LH 6!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.