Skip to main content

Amaierako Udal foroa

Irudia
Udal Foroa

Maiatzaren 7an Udal Foroa ospatu genuen. Bertan Udal ordezkariak, Izaro Elorza Alkatea, Iker Oñate zinegotzia eta Aitor Gerenabarrena teknikaria, eta Oñatiko ikastetxeetako EA2030ko ikasle eta irakasle ordezkariak elkartu ginen.

Ikastetxeetako ikasle ordezkariek banan-banan azaldu zuten ikasturtean zehar egindako lana eta landutako gaiak. Aurkezpenaren azken zatian, iazko ikasturtean aurkeztutako proposamenei emandako erantzunak eskatu zituzten. Horri erantzunez, Izaro Elorzak eta udaleko zinegotziek proposamen bakoitzari erantzun zioten. Besteak beste, Tokixan proiektuaren berri eman zuten, elikagaien xahuketaren inguruan egiten ari diren lanketa azalduz, baita Orioko eskolan martxan dagoen programaren berri ere, jangelako soberakinak aprobetxatzeko helburuarekin. Horrez gain, Oñatiko Udalaren eskumenak zein diren azaldu zuten, baita udalaren eta beste erakunde batzuen arduren arteko ezberdintasunak ere.

Saioari amaiera emateko, Udalak eskerrak eta agurra helarazi zizkien bertaratutako guztiei, bereziki gaztetxoei, azpimarratuz haien konpromisoa eta parte-hartzea ezinbestekoak direla Oñati hobeago bat elkarrekin eraikitzeko. Saioa borobiltzeko, talde-argazkia atera eta espresuki sorturiko oihalezko poltsak (20 poltsa ikastetxeko, eta bertaraturikoentzako hamaiketakoa) banatu ziren irakasleen artean.

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.