Skip to main content

DBH 1. mailakoek 'EHko HERRIA' PROIaren emaitza aurkeztu dizkiete adituei

Irudia
Proi

DBH 1. mailako ikasleek ikasturte honetako laugarren PROIa, ‘EHko Herria’, amaitu ondoren beraien prototipoak herriari erakusteko garaia iritsi zen! Pasa den astelehen goizean hainbat aditu etorri ziren gure ikastolara, eta egindako prozesua eta bukaerako produktuak erakutsi zizkieten. Gainera, talde bakoitza beraien produktu edo prototipoa onena zela konbentzitzen ere saiatu zen.

Eskerrak eman nahi dizkiegu etorri ziren adituei. Hauexek izan ziren: Izaro Elorza, Oñatiko alkatea; Iñaki Olalde, Udaleko zinegotzia; Idoia Lazpita, Udaltzaingo burua; Oihane Urrate, Oñargiko langilea eta energia berriztagarrietan aditua; Mikel Etxezarreta, Trautiko kidea eta Amaia Igartua arkitektoa.

Zorionak ikasleei egindako lanagatik! Eta mila esker adituei guregana gerturatu eta gu entzuteko tartetxo bat hartzeagatik. Eskerrik asko!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.