Skip to main content

Euskararen alde Iruñean egingo den mobilizazioarekin bat Txantxiku Ikastolan

Irudia
Euskaltzaleon martxa

Datorren ekainaren 13an Euskaltzaleon Martxa hartuko du, Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, ‘Euskaraz bizitzeko behar den dena’ lelopean.

Martxa 17:00etan abiatuko da hiru gunetatik: Antoniutti parketik, Runa parketik eta Askatasun enparantzatik. Hiru zutabeak Gazteluko plazan elkartuko dira, eta han egingo da amaierako ekitaldia.

Mobilizazioak euskaraz bizitzeko beharrezkoak diren baldintzak aldarrikatu nahi ditu, eta hiru erronka nagusi azpimarratu: ofizialtasun osoa, hizkuntza-politiketan jauzi bat ematea eta euskaltzaleen mugimendua indartzea. Aldarrikapen horiekin bat egiten dugu Txantxiku Ikastolan, eta gure atxikimendua adierazteko, ikasle eta langileok taldeko argazkiak atera ditugu.

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.