Skip to main content

Ikastola Lagunak mugimenduaren 1. Ekintza Soziala

Irudia
Ikastola Lagunak mugimenduaren 1. Ekintza Soziala

Joan den zapatuan, Ikastola Lagunak mugimenduak 1. Ekintza Soziala egin zuen Arrasateko Kulturaten. Euskal Herriko 100 bat lagun elkartu ziren komunitatearen parte-hartzeaz hausnartzeko.

Ekitaldian aurreskua, bertsoak (Txantxikuko irakasle Aitor Tatiegiren eskutik) eta mahai-ingurua izan ziren, eta Ikastola Lagunak taldearen helburua azaldu zuten: ikastola eredua babestea, indartzea eta hezkuntza komunitatetik harago zabaltzea.

Gaur egun, Euskal Herriko hamasei ikastoletan sortu dira Ikastola Lagunak taldeak. Txantxikuko taldea izan zen martxan jarri zen lehenengotarikoa. Eta beste hainbat ikastolatan taldeak sortzeko bidean dira.

 

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.