Skip to main content

Ikastolako ortua ezagutzen

Irudia
Ikastolako ortua

LH 4. mailako ikasleok, aurten ere ikastolako ortuko lanen ardura izan dugu. Ikasturtean zehar ortua zaintzeaz gain, garaian garaiko laboreak landatu eta bertako lanak egiteko aukera izan dugu.

Azken egunotan, LH 1. zikloko ikasleei bisita gidatua eskaini diegu. Bertan, ortuaren egitura zein den azaldu, oraingo laboreak erakutsi (tipulak, urazak, marrubiak, artoa, piperrak...) eta bertan erabiltzen dugun material ezberdina erakutsi diegu.

Esperientzia oso aberasgarria eta polita izan da guztiontzat!txikienak jada ortuko lanak egiteko desiatzen daude!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.