Skip to main content

LH 4ko ikasleak Orion primeran!

Irudia
LH 4 Orion

Aste honetan, LH4ko ikasle eta irakasleok hiru egun zoragarri pasa ditugu Orion. Egun hauetan ekintza ugari egiteko aukera izan dugu eta primeran ibili gara elkarrekin.

Batetik, Orioko ikastolako LH 4ko ikasleekin elkartu gara herria ezagutzeko eta hainbat jolas egiteko. Gainera, beroari aurre egiteko, ur jolas dibertigarriak egin ditugu ur mangerarekin eta baldeekin. Hondartzan ere denbora pasa dugu, harearekin jolasten eta giro ederraz gozatzen. Irteerako momentu berezienetako bat Donostiako Aquariuma-ra egindako bisita izan da; itsasoko animalia eta ingurunea gertutik ezagutzeko aukera izan dugu.

Oro har, oso egun politak izan dira: barre asko egin dugu, esperientzia berriak bizi ditugu eta elkarrekin primeran pasa dugu. Zalantzarik gabe, ederki ibili gara eta oroitzapen politak eramango ditugu etxera!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.