Skip to main content

Orio ezagutzen eta ikastolen arteko zubiak eraikitzen

Irudia
LH 4 Orion

Aste honetan zehar, gure LH 4ko ikasleek txango itzela egin dute Oriora. Kostaldeko herri polit honetaz gozatzeaz gain, bisitak helburu oso berezi eta aberasgarria izan du: Orioko Herri Ikastolako ikasleekin elkartzea. Gure ikasleak hango lagunekin batu dira herria elkarrekin ezagutzeko eta bertako parkeetan jolasean aritzeko.

Horrelako ekintzak funtsezkoak dira ikastolen arteko saretzea indartzeko eta gure komunitateen arteko harreman atsegin, hurbil eta aberasgarriak bultzatzeko.

Eskerrik asko bihotzez Orioko Herri Ikastolari emandako harrera bikainagatik eta gurekin horren une politak elkarbanatzeagatik! Esperientzia bikaina izan da guztiontzat, ziur asko gure ikasleek luzaroan gogoratuko dutena.

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.