Skip to main content

Yoga saioak ikastolan: familia artean gozatzen eta konektatzen

Irudia
Yoga ikastolan

Pasa den maiatzaren 18an eta 25ean, gure ikastola lasaitasun eta konexio gune bihurtu zen familia arteko yoga saioei esker. Saioak haur eta helduek bikoteka egiteko diseinatu ziren, eta HH zein LHko ikasleek parte hartzeko aukera izan zuten. Saioak gidatzeaz gure ikastolako gurasoa den Maite Aseginolaza arduratu zen. Berari esker, parte-hartzaileek momentu benetan atseginak eta elkarbanatutako une politak bizi izan zituzten.

Eskerrik asko, Maite, zure borondate eta lanari esker saioek sekulako arrakasta izan zuelako! Eskerrik asko gerturatu eta parte hartu zenuten familia guztioi ere; plazera izan da zuekin batera horrelako esperientziak konpartitzea. Hurrengora arte!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.