Skip to main content

DBH 4. mailako Frantsesekoak Bretainian

Irudia
Bretainia

Ohitura jarraituz, DBH 4. mailan Frantsesa ikasgaia daukagun ikasleak Bretainian izan gara. Martxoan Diwan lizeoko ikasle bretoiak izan ziren gurean, esperientzia bikaina izan zen, eta orain gu joan gara bertara. Diwan eskolak bretoieraz ikasi eta kultura bretoian murgiltzeko aukera eskaintzen duten eskolak dira.

Kultura bretoia hobeto ezagutzeko asmoz, asteko egunetan hainbat ekintza burutu ditugu, adibidez, accrobranche praktikatu, gurina egin, lanbide tradizionalen museoa eta Crozon ingurua bisitatu edota Huelgoateko basoan ibili.

Asteburuan, aldiz, ikasle bakoitzak Bretainiako txoko batean pasa ditu egunak, bere ikasle-bikotearen familiarekin. Eta, adibidez, ikasleetako batzuk kultura bretoiaren erakusgarri diren Fest-Noz jaietako batean parte hartzeko aukera izan dute. Bertan, musikari ezberdinak eszenatokitik pasatzen dira bata bestearen atzetik euren musika joz, eta adin guztietako jendeak elkarrekin dantza bretoiak dantzatzen dituzte.

Oro har, elkartruke ahaztezina izan da. Milesker antolaketa lanetan kolaboratu duzuen guztioi!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.