Skip to main content

Belaunaldien arteko topaketa; aiton-amonak eta bilobak ikastolan

Irudia
Aiton amonak

Ostegunean DBH 1. mailako ikasleek LAB saioetako proiektuak aurkeztu zizkieten beraien aiton-amonei. Belaunaldien arteko topaketa honetan, abestiak, maketak, bi garaien arteko desberdintasunak agertzen dituen aurkezpenak, lehengo eta oraingo jolasak… izan genituen. Momentu oso politak bizi izan ziren, aiton-amonak oso eskertuta eta unkituta agertu ziren. Ikasleek beraien lanak aurkeztu zizkieten, bai, baina, era berean, nagusienek ere azalpen asko eman zizkieten beraien garaiari buruz eta denek elkarrengandik ikasteko tartea izan zuten. Bero handia egin arren, ikasle batzuk egindako pastak eta ur frexkoarekin eramangarriagoa izan zen.

Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi, plazer bat izan zen.

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.