Lehen Hezkuntza

HELBURUAK

Haurraren garapen osoa dugu helburu. Eta beraz, alderdi fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala eta afektiboa izango ditugu kontuan. Adin honetan, “jakitearen” logikatik “egite eta erabiltzearen” logikara pasatu gara.

ZER EGITEN DUGU IKASTOLAN

  • Irakurketa-idazketa prozesua finkatu ostean, beste gaitasun batzuk ere landuko ditugu: irakurzaletasuna, sormena, irudimena, komunikazioa…
  • Matematika eta zientzietarako gaitasunak landuko ditugu.
  • Euskara, Ingelesa eta Gaztelania ikasiko ditugu.
  • Ingurumena ezagutu eta zaintzearen garrantzia ikasiko dugu.
  • Unitate didaktiko guztietan pertsonen arteko harremanak, elkarlana, gatazken konponbidea, partaidetza… bultzatuko ditugu.
  • Norbere gorputza ezagutzeko eta onartzeko lan egingo dugu.
  • Euskal kulturaren eta nortasunaren alderdiak ezagutuko ditugu.
  • Proiektuetan lan egiten ikasiko dugu, banaka zein taldeka: ikerketa eta esperimentazioa sustatuko ditugu.
  • IKT baliabideak (IKASYS, Drive, blogak…) oinarrizko tresna gisa era integratuan erabiltzen hasiko gara.

Eta hori guztia aurrera eramateko TXANELA proiektua diseinatu da ikastola guztion artean. Ikastolok geure beharretara egokitu dugun proiektu pedagogikoa, geurea, propioa, diseinu bateratua eta eraginkorra duena.

AIPATZEKOAK

  • ELEANITZ proiektuari LHko lehen ziklotik aurrera Gaztelania gehitzen zaio.
  • AGENDA 21 proiektua.
  • IK/KI proiektua: ikaskuntza kooperatiboa.
  • Fortnight Inmersion to Explorers (FIE) proiektua.
  • Irakurzaletasuna bultzatzeko JUUL proiektua.
  • Gurasoei eskainitako erakusketak eta emanaldiak.
  • Gurasoen parte hartzea geletako jardueretan.
  • Herriko eragileekin elkarlanean (Natur eskola, liburutegia, turismo bulegoa…).
  • Ikasleekin txangoak eta irteerak.