Nor gara
Ikastola gara, Euskal Herriko Ikastolak elkarteko kide
- 111 ikastola eta 57.000 ikasletik gora elkarrekin.
- Euskal Curriculum proiektuaren sortzailea.
- Pedagogian aurrerakoiak.
- Euskaraz eta Euskal Herrian egindako ikasmaterialak sortzen erreferentzia eta aitzindariak.
- Ikastola guztion behar bereziei erantzuten dion Elkartasun Ikastolak EKE erakundeko kide.
- Euskal Herriko Ikastolen bost jaialdi erraldoien antolatzaile: Kilometroak, Nafarroa Oinez, Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz.
Kooperatiba integrala eta parte-hartzailea
- Herritik sortua eta herriarentzat lanean, irabazi asmorik gabeko Herri Onurako Erakundea izendatua.
- Kooperatiba ereduan oinarritutako hezkuntza komunitatea, guraso, ikasle, laguntzaile eta langileen parte hartze zuzenarekin.
- Guraso eta langileen etengabeko prestakuntza.
- Langile talde egonkorra, proiektuarekin identifikatuta.
- Gelako ordezkariez osatutako Gurasoen Kontseilua.
- Konfekoop-Irakaskuntza Kooperatiba Elkarteko kide.
Ikaslea ardatz
Euskal Curriculumean jasota dauden oinarrizko hezkuntzaren xedeak kontuan izanik, ikaslea gizabanako, gizartekide eta izadi-kide gisa era orekatuan garatzeko oinarri sendoak jarri eta helduarorako prestatu: komunikatzen ikasiz, norbera izaten ikasiz, elkarrekin bizitzen ikasiz, egiten eta ekiten ikasiz, pentsatzen eta ikasten ikasiz.
- Haurraren beharretara egokitutako hezkuntza, bere garapenean oinarritutakoa.
- Genero berdintasunaren alde lanean.
- Bakarkako jarraipen hurbila: ikasturte hasierako bileraz gain, guraso eta tutoreen arteko bi elkarrizketa gutxienez.
- Laguntza zerbitzua (laguntza gela, logopedia eta psikologia zerbitzuak).
- Ikasleei eta gurasoei laguntzeko orientazio pertsonala eta akademikoa.
- Ikasle etorkinei erantzuteko lan taldea.
- Ikasleen asebetetzea eta iritzia aintzat hartuz.
Euskara eta Euskal Kultura oinarri
- Euskal Herri osoko erreferentziak jasotzen dituzten Ikastolen Elkarteko ikasmaterialak erabiltzen ditugu.
- EGArako prestakuntza, hizkuntzaren erregistroak, Euskal Kultura ikasgaia, bertsolaritza...
- Jaiak eta ospakizunak, ikastolan eta herrian: Euskararen Nazioarteko Eguna, Olentzero eta Mari Domingi, Santa Ageda, Inauteriak, Korrika, Txantxiku Ikastolaren Eguna, San Juan bezpera…