Nortasuna
Xedea
Txantxiku Ikastola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako (0-18 urte) ikasleei giza baloreetan oinarritutako kalitatezko hezkuntza euskalduna eskaintzen dien guraso, langile eta laguntzailez osatutako herri-onurako Oñatiko hezkuntza kooperatiba da. Horretarako:
- Aniztasuna kontuan hartuta eta familiarekin elkarlanean, ikasleen heziketa integrala lantzen dugu, bizitzari aurre egiteko behar dituzten konpetentzia orokorrak garatuz.
- Etengabeko hobekuntzan ari den eta lana ekipoan egiten duen langile-talde egonkorra dugu.
Ikuspegia
Gure hezkuntza komunitatean (guraso, ikasle, laguntzaile eta langile) eta bailaran erreferente izan nahi dugu honako ezaugarri hauengatik:
- Interes taldeen inplikazioa.
- Interes taldeen asebetetzea.
- Langileria kualifikatua.
- Ikaslearen heziketa integrala, hezkuntza-konpetentzia orokorrak ardatz hartuta:
- KOMUNIKATZEN IKASI.
- NORBERA IZATEN IKASI.
- ELKARREKIN BIZITZEN IKASI.
- EGITEN ETA EKITEN IKASI.
- PENTSATZEN ETA IKASTEN IKASI.
- Etengabeko berrikuntza.
- Eleaniztasuna.
- Kudeaketan etengabeko hobekuntza.
- Zerbitzuen eskaintza.
- Gizartea, ingurumena eta garapen jasangarriarekin konpromisoa.
Baloreak eta printzipioak
- Euskalduna.
- Humanista (pertsonak du garrantzia).
- Berritzailea (proiektu berriei irekita).
- Lankidetzaren aldekoa.
- Irabazi asmorik gabekoa.
- Hezkuntza proiektuarekin identifikatuta.
- Talde egonkorra eta esperientziaduna.
- Adostasunaren aldekoa.
- Integratzailea.
- Solidarioa.
- Parte hartzailea.
- Ingurumenarekin konprometitua.