HH

Kokororikoko!

Haur Hezkuntzako 4. mailakook oiloen eta txiten mundua ezagutzen aritu gara. Hala, 21 egunetan ernaldutako arrautzak zaintzen egon gara inkubagailuan, eta ondoren.... 13 txita jaio dira! Hemendik aurrera gure txitak poz-pozik biziko dira hainbat oilategitan.

Hemen daukazue prozesua erakusten duen bideoa. Esperientzia oso polita izan da haurrentzat; horren erakusgarri dira bideoan entzun ditzakezuen komentarioak!

Haur danborrada egubakoitzean ospatuko da

Oñatiko jaiak direla eta, datorren asteko zapatuan, irailaren 21ean, Haurren Danborrada izango da herriko kaleetan zehar. Urteroko ohiturari jarraituz, bezperan, irailaren 20an, egubakoitza, DANBORRADA antolatu dugu goizeko 11:00ak aldera TXANTXIKU IKASTOLAN.

Haur hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoak eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak San Juan kaletik behera plazaraino joango dira. Ikasle bakoitzak desfilerako danborra etxetik ekarri beharko du. Danborrari gorroak edo txanoak berriz, gelan prestatuko ditugu.

Artzaintza ezagutzen

artzaintza_maialen

Joan den ostiralean,hilaren 25ean, Maialen Madina artzaina izan zen gurean. Solasaldi eta denbora tarte bikaina eskaini zigun, bere lana eta bizimodua kontatuz. A zer nolako gozatua hartu genuena!

Eskerrik asko Maialen!

Gaztaina jana egin genuen

gaztainaJana

Udazken kulturalerako antolatutako ekintzen artean, Haur Hezkuntzako irakasleek eta ikasleek gaztaina jana egin genuen ikastolako jolastokian. Izaro, Eneko eta Goizane gure ikaskideen aittaittak, Jose Mari Altubek, lagundu zigun gaztainak erretzeko orduan. Berak danbolin berezia prestatuta, gure ikasleek, hari buelta eta buelta emanez, gaztainak erreten parte hartu ahal izan zuten. Arratsalde pasa bikaina izan zen eta, bide batez, gaztaina ederrak dastatzeko aukera izan genuen. Mila esker Jose Mari egindako lan bikainagatik!!!

HH-ko Ortua

ortuaHH

Iazko ikasturtean hasitako esperientziarekin jarraituz, gure patioko baratzean neguko barazkiak eta loreak landatu ditugu. Aurten ere, 3, 4 eta 5 urteko ikasleek aza, zerba, porru, espinaka... sartu ditugu patioko ontzietan. Eta hemendik aurrera, ureztatu, zaindu eta nola handitzen diren ikusi eta behatuko dugu.

ETA ZUK ERE ZAINDU EZAZU. BEHATU ETA IKUSI BAI, BAINA EZ UKITU!

Baratze Urbano Ttipia

"Jaten duguna garela" aspaldiko kontua da. Baina, ba al dakigu zer jaten dugun? Nondik ote datoz etxean, ikastolan... mahai gainean prest izaten ditugun barazki goxoak? Eta hortik ideia...

Urtebetekoak Esperimentatzen

1urte

Urte bateko haurrok primeran pasatu genuen izotzarekin eta paperarekin jolasean. Ikusi argazkiak!!!

3 urtekoak janariekin

arraindegia

HHko 3 urteko ikasleak janarien gaia landu dugu. Hau dela eta, hainbat ekintza burutu ditugu hilabete honetan zehar: goiz batean denda ezberdinak bisitatu genituen (arraindegia, harategia eta frutategia), ondoren frutategian erositako marrubi eta platanoekin batido goxo bat prestatu genuen eta azkenik, arratsalde batez Ikastolako jantokian fruten merienda egin genuen. 

4 urtekoak Aiton-amonekin gelan

aitonAmonak

Gure aitona-amonei ikastolara etortzeko gonbidapena luzatu ondoren, bi aitona-amonen bisita izan dugu: Nikolas “barberua” eta Kristina “Sillero”.

Batak  zein besteak euren gaztetako kontu eta lanbideei buruz azalpenak eman dizkigute. Adi adi egon gara entzuten eta ikasten.

ESKERRIK ASKO NIKOLAS ETA KRISTINA!

PRA-PRA, PRA-PRA!!! Badator 4 urtekoen Zirkoa

zirkoa
PRA-PRA, PRA-PRAS
TZUNPA,TZUNPA, TZUNS
 
2 aurkezle eta 3 domatzaileren esanetara,
aurretik elefanteak,
ondoren lehoiak,
jarraian tximinoak
eta azkenik pailazoak.
 
TXALO ZAPARRADA BAT

Orriak

RSS - HH-era harpidetu