HH

2 urtekoak Arrabolekin

2urte

Aurreko astean, 2 urteko neska mutikoak, kolore gorria eta urdina erabiliz arrabola ezberdinekin esperimentatu genuen. Begiratu zein gustura aritu ginen!

Haurren Tanborrada

Haurren Tanborrada

Urtero bezala, Txantxiku ikastolan danborrada antolatu dugu. Aurten, irailaren 19an ospatuko dugu goizeko 11,00ak aldera. Ikastolan hasiera emango diogu eta plazara joango gara. Bertan Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko ikasleek eta Lehen Hezkuntzako 1.

5 urtekoak eraikuntzen gaia lantzen

eraikuntza5urte

Haur Hezkuntzako 5 urtekook eraikuntzaren gaia lantzen ari gara eta hori dela eta, maiatzaren 7an, lehendabizi, enpresa eraikitzaile bateko erakuslehioetan dauden planoak ikusi eta aztertu genituen. Ondoren, San Martin auzoan eraikitzen dagoen etxebizitza ikustera joan ginen. 

Handitan, igeltsero, arkitekto, iturgin...? Zein lanbide aukeratuko ote dugu... Auskalo!!!

HHko jaialdi arrakastatsua

JaialdiaHH

Apirilaren 16an Haur Hezkuntzako ikasleak aretoan elkartu ginen Aste Santuko oporren aurreko emanaldi berezian parte hartzeko. Laguntxoen txaloak animatuta, artista bihurtu ginen goiz batez, eta geure geletan prestatutako kantak eta dantzak eskaini genizkion elkarri ilusioz eta poz- ­pozik. Doinu alaien artean, primeran pasatu genuen elkarrekin! Hemen duzue ikusgai egun hartako bideoa.

AUPA ARTISTAK!!! TXALOAK GUZTIONTZAT!!!

4 urteko ikasleak hostoak biltzen parkean

4 urtekoak hostotan

Udazkeneko eguraldi epela aprobetxatuz, 4 urteko ikasleak estaziñoko jolas parkeraiño joan gara bertako zuhaitzetatik eroritako hostoak behatu eta batzeko asmoarekin. Hosto hori, okre eta marroiak poltsetan pilatu ondoren parkeko ziburuetan primeran ibili gara.

3 urtekoak etxeak ikusten

3 urteko neskatila-mutikoek ibilalditxo bat egin dugu ikastola inguruko etxeak ikusteko, baserri eta kale-etxeak behatuz. Ikasturte honetako lehenengo irteera izan da eta gustora ibili gara.

2 urteko haurrak hostoak batzen

Udazkeneko eguraldi epela aprobetxatuz, 2 urteko neska mutikoak Lazarraga  parkeraino joan ginen bertako zuhaitzetatik eroritako hostoak eta gaztainak batzera. Ederki pasa genuen.

argazkiak

Orriak

RSS - HH-era harpidetu