LH

Bularretik mintzora aldaketekin dator

Azkenengo urteetan egin den bezala, aurten ere, Oñatiko liburutegiak jarri du martxan “liburu ibiltariaren egitasmoa”. Honen helburua, Ikastola, Liburutegia eta familia lotzea da. Horretarako, orain arte erabili den Bularretik Mintzorako motxilaren ordez, medailak prestatu dituzte.

Haur danborrada egubakoitzean ospatuko da

Oñatiko jaiak direla eta, datorren asteko zapatuan, irailaren 21ean, Haurren Danborrada izango da herriko kaleetan zehar. Urteroko ohiturari jarraituz, bezperan, irailaren 20an, egubakoitza, DANBORRADA antolatu dugu goizeko 11:00ak aldera TXANTXIKU IKASTOLAN.

Haur hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoak eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak San Juan kaletik behera plazaraino joango dira. Ikasle bakoitzak desfilerako danborra etxetik ekarri beharko du. Danborrari gorroak edo txanoak berriz, gelan prestatuko ditugu.

Jolasaren Nazioarteko Eguna

jolasarenNazioartekoEguna

Lehen Hezkuntzako ikasleek maiatzaren 30ean jolasean ospatu zuten egun berezi hau. 6.mailako ikasleak Gorputz Heziketako saioetan munduko jolasak lantzen aritu dira. Saio horietan bizitako esperientziaren ondoren, hainbat jolas aukeratu zituzten beste mailakideekin partekatzeko. Beraz, astelehen arratsalde horretan, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak kiroldegitik pasatu ziren jolasaren bidez gozatzeko.

Santa Ageda bezperan kantuan

staAgeda

Otsailaren 4an, eguena, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiok Santa Ageda bezpera ospatu genuen, urtero bezala, Oñatiko kaleetan barrena. Goizari amaiera emateko, kontzejupean elkartu ginen udaletxeko ordezkariekin eta 6. mailako ikasleek idatzitako koplen bidez azaldu genizkien gure nahiak. Haien koplen zain geratzen gara, ea zer iristen den Ikastolara!!!

Herriko Arraindegietara Bisita

Martxoaren 17an, LHko 3. Zikloko ikasleek Kresala eta Fernández arrandegiak bisitatu genituen. Bertako langileen laguntzaz Oñatin saltzen diren arrainen jatorria, ekoizpena eta bizitokia aztertu genituen. Etiketetan eman beharreko informazioa ere ezagutu genuen: espeziearen salmenta izendapena eta izendapen zientifikoa, pisua, non arrantzatu den, ekoizpen metodoa, aurkezteko modua… Oso lan interesgarria izan da. Jaten dugun arrainaren gaineko hausnarketa polita egin dugu.

Eskerrik asko, egin zeniguten harreragatik!

Mozambiqueko Esperientziak gure Ikastolan

mozambique

Ikastolako ikasle ohia den Ariane Inzak beste hiru lagunekin Eusko Jaurlaritzak Mozanbikeko Salaue herrian antolatutako proiektu batean parte hartu zuen hiru hilabetez 2014ko udan.

Santa Ageda Bezpera

santaAgeda

Otsailaren 4an, eguaztena, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiok Santa Ageda bezpera ospatu genuen, urtero bezala, Oñatiko kaleetan barrena. Eguraldi txarrari aurpegi ona jarri eta musika eta makil hotsez alaitu genuen herria. Goizari amaiera emateko, kontzejupean elkartu ginen udaletxeko ordezkariekin eta 6. mailako ikasleek idatzitako kopla bidez eskatu genizkien gure nahiak. Haien koplen zain geratzen gara, ea zer iristen den Ikastolara !!!

Storytelling saioa: Megan

storytelling

Joan zen astean 3. eta 4. mailako ikasleok ipuin kontaketa bat izan genuen ingelesez. Megan eskolara joatearekin asperturik zegoen. Bat batean, gure herrira zirkoa zetorrela entzunda poz pozik jarri ginen!!! Aitona pailazoa zela gogoratu zuen Meganek. Haren arropak hartu eta, eskola eta familia utzita, zirkoan lan egitea erabaki zuen. Zirkoko nagusiak animaliak nola tratatzen zituen ikusita, a ze pena! Erabaki genuen animaliak libre uztea. Etxean baino hobeto inon ez zela egongo pentsatu zuen eta pozaren pozez etxera itzuli zen Megan.

Egipto, Nilo ibaiaren opari

egipto

Abenduaren 10ean, azken aldi honetan landu dugun Egipto, Nilo ibaiaren oparia proiektuari amaiera emateko LHko 3.mailakook gure etxekoak gelara gonbidatu genituen, eta egindako maketa erakusteaz gain, antzinako Egiptori buruz ikasitakoak ere azaldu genizkien. Han aritu ginen Nilo ibaiko uholdeez eta, haien ondorioz sorturiko bizimoduaz, jainko eta jainkosez, piramide, obelisko, tenplu eta esfingeez, idazkera hieroglifikoaz. Oso gustura aritu ginen horiek guztiak prestatzen, eta gure etxekoek ere oso harrera ona egin zioten emanaldiari.

1. mailako ikasleak dinosauroen garaian

dinosauro

Orain dela 65 milioi urte desagertu ziren dinosauruak. Batzuk erraldoiak ziren, beste batzuk txikiak. Bazeuden belarjaleak eta baita haragijaleak ere. Guzti hau, eta askoz gehiago, ikasi dugu lehenengo mailakoak eta gure familiakoekin konpartitu nahi izan dugu. Horretarako gelara gonbidatu ditugu eta geuk osaturiko maketa, eginiko aztarnak eta ikasitako guztia azaldu diegu. Primeran pasatu dugu!

RSS - LH-era harpidetu