Ederki pasa dugu beste urte batez Txantxiku Ikastolaren astea. Ekintza ugari eta dibertigarriak izan ditugu, eta modu batean edo bestean etxe erraldoi honetako biztanle garen denok izan gara protagonista.
Etxeko txikienak urduri eta irrikaz beraien gelak familiako beste kideei erakusteko. Aurpegia margotu eta prest ikuskizun ezberdinetan parte hartzeko.