Batxilergoko 2 mailako Psikologiako ikasleak Bidane Barrutia ikastolako psikologoaren bisita izan genuen. Benetan hizketaldi interesgarria izan zen eta gustora egon ginen berarekin. Eskerrik asko Bidane!
Bailarako ikastolek elkarrekin BHKlip bideo lehiaketan parte hartuko dute. Lehiaketa hau DBH3tik Batxilergoko 1 .maila bitarteko ikasleei zuzenduta dago eta gazteek laburmetrai txiki bat sortu beharko dute: gidoia egin, grabaketa burutu, ekoizpenaz arduratu... Aurtengo gaia hauxe da ʺNola irudikatzen duzu XXII. mendeko ikastola?ʺ. Gure Ikastolatik ere ordezkaritza izango dugu lehiaketa honetan, izan ere 21 ikasle animatu dira lehiaketan parte hartzera.
Urtarrilaren 14ean, bigarren hezkuntzako 5 ikasle David Davies ikerlariarekin bilduta egon ziren. David Davies Oñatiko Lege Soziologia institutuan lanean dabil azken hilabeteetan bere ikerlana aurrera ateratzen. Publizitatean genero estereotipoak nola ekidin daitezken aztertzen dabil David Davies eta interesgarria iruditu zitzaion herriko zenbait ikasleen iritzia ezagutzea. Honela beraz, Lege Soziologiako instutuaren bitartez gure ikasleetako batzuk gonbidatu eta haiekin bildu zen beraien ikuspegia ezagutzeko.
Apirilaren 29an, Txantxiku ikastolako aretoan, orientazio azoka izan zen, eta bertan batxilergoko ikasleek, etorkizun hurbilean ikasketen gainean hartu beharko dituzten erabakien harira, informazio osagarria eskuratzeko aukera izan zuten.