antzerkia

Rat's Adventure Show

Hiruhilabete honetan LH 2 mailako ikasleok Rat-en bisita jaso dugu eta oporretako kontuak kontatu dizkigu. A zer abentura! Animalia ezberdinak aurkitu ditugu: jauzi egiten dutenak, lepo, buztan eta tronpa luzekoak, eta lehoi beldurgarri bat! Ahhhhh!!! Rat ihes egiten saiatu da, baina magic bird etorri da bera salbatzera. Gainera, opari batekin itzuli da etxera, magic bird-en luma magiko batekin!!! Gurasoak eta familia-artekoak etorri dira gure antzerkia ikustera eta oso ongi pasatu dute!

"The Wolf and the Eight Little Kids" antzeztu dute familien aurrean LH 3. mailakoek

Gabonetako oporrak hartu baino egun batzuk lehenago, LH 3. mailako ikasleok "The Wolf and the Eight Little Kids" antzeztu dugu ingelesez. Ikasturte hasieran ezagutu genuen Peggy eta berak ezagutarazi zigun istorio polit hau. Ingeleseko gelan istorio hau landu ostean, familiei erakutsi diegu Gaztelekuan. Ederto pasa dugu eta entsegu askoren ondoren gustura geratu gara egindako lanarekin!

"Antzerkiaren bidez ikasleak deskubritzen ditu barruan daramatzan beste rol batzuk"

Iurgi Etxebarria aretxabaletarrak hamar urte daramatza
haurrei antzerkigintza irakasten. Gure ikastolan ere halaxe
egiten dihardu, LH5. eta LH6. mailetan. Argia aldizkarian
elkarrizketa oso interesgarria egin diote:

IRAKURRI ELKARRIZKETA

Boga-boga marinelak!

Pasa den astean, urtarrilaren 26, 27 eta 28an, 2. mailakook Gaztelekuan "Orioko balearen ehiza" antzezlana plazaratu genien gure familiakoei. Hainbat entsegu egin ondoren, ilusioz beteriko ekitaldia burutu genuen, non bertsoak, dantza eta musika ez ziren falta izan. Ikusleen aldetik a ze txaloak jaso genituen. Primeran pasatu genuen!

Makilakixki Antzerkia

makilakixki

5 urteko neska-mutilak euren lehenengo antzezlana aurkeztu dute. Familiakoak gonbidatu zituzten eta baita 4 urteko neska-mutilak ere. Ikusleak gustura egon ziren eta antzezleek txalo zaparrada jaso zuten. AUPA GURE ARTISTAK!!!

5. mailakoen Antzerki Foruma

antzerkia

Balio etikoak bultzatzeko programa da; antzerkiaren bidez ahalbideratzen duena errealitatea aztertzea eta berreraikitzea. Gai desberdinak jorratzen ditu: beraien arteko gatazkak, harreman afektiboen errespetua, parekotasuna desberdintasunen aurrean, elkartasuna… Gure ikasleek programa honetan biziki hartu dute parte, beraien esperientziak azaldu eta hainbat ondorio atera dituzte.  Oso esperientzia interesgarria izan da!

"Orioko balearena" antzerkia

antzerkia_2maila

Azken egunetan LHko 2. mailako ikasleak buru­belarri aritu gara Orioko balearen antzerkiaren entsaioak egiten. Izendatutako eguna noiz helduko irrikatzen egon ondoren, erabat pozik geratu gara emaitzarekin zein ikusleen jarrerarekin.

"Gertatua jarri det
egiaren alde;
hau horrela ez bada
jendeari galde..
Bihotzez pozturikan
atsegintsu gaude..
Gora oriotarrak
esan belldur gabe.."

 

Txalo zaparrada bat gure artistentzat!!

RSS - antzerkia-era harpidetu