2.maila

Storytelling saioa: Sam and Milly

storytelling

Joan zen astean 5 urteko, 1. eta 2. mailako ikasleok ipuin kontaketa bat izan genuen ingelesez. Hor ibili ginen itsasoan igerian Sam itsas zaldia, Milly lamiarekin eta, nola ez, beraien lagunak diren itsasoko izarra, arrainak eta olagarroarekin. Han etorri zen bat-batean marrazoa gu denok jan nahian. Hura zen larria!!! Eskerrak, azkenean, itsasoko errege-erreginak etorri zirela eta haien eta lamiaren laguntzaz lortu genuela marrazoak aldentzea!!!

Han ibili ginen denok pozik dantzan!!

2. mailakoak postetxean

postetxea

Komunikabideen gaia lantzen ari garenez, LH 2. mailako ikasleok Oñatiko postetxera joan ginen. Bertako langileen azalpenei esker, egiten duten lana hobeto ezagutzeko aukera izan genuen. Bisita amaitutakoan Pablo, Rosa eta Fernandorekin argazkia atera genuen.

2. mailako ikasleak Zarautzen

zarautz

Azkenean heldu zitzaigun hainbeste espero genuen txangora joateko data: maiatzaren 12a! Hasiera emateko, Donostiako aquarium­a bisitatu genuen. Emandako azalpenak entzunda, gauza bitxi asko ikasi genituen. Alderdi Ederren bazkaldu ondoren, Zarautza joan ginen. Herriko bazterrak ezagutu, hondartzako hondarraz jolastu… eta garrantzitsuena, UMORETSU eta PRIMERAN pasatu genuen. Hurrengo egunean, martitzenean, Oñatira itzuli ginen, mila kontu kontatzeko gogoz.

2. mailakoak papera egiten

papera_natur_eskolan

Gaur egun guztiok erabiltzen dugun materiala murriztu, berrerabili eta birziklatu ideiaren inguruan hainbat jarduera egin genuen otsailaren 25ean Natur Eskolan: hondakinak sailkatu, bertako konpostagailua ezagutu, fitxa bat bete... Azkenik, lanari gogor ekin genion: papera nola birziklatzen zen ikasi genuen. Egun gutxi barru etxeetara eramango dugu lortutako emaitza.

RSS - 2.maila-era harpidetu