suhiltzaileak

5. mailakoak Suhiltzaileekin

SuhiltzaileakLH5

Martxoaren 1eko eta 3ko goizak Oñatiko suhiltzaileen lana eta azpiegitura ezagutzen pasa genituen. Hasteko, bideo bat ikusiz, suaren arriskuak saihesteko hartu beharreko neurriak ikasteko aukera izan genuen. Ondoren, beraien lana nola gauzatzen duten praktikan ikusi eta probatu genuen: jantziak, ura, kamioia, eskailerak eta abar. Azpimarratu behar dugu bertako langileek gurekin izandako prestutasuna eta jarrera ona. Oso ondo sentitu ginen bertan eta asko ikasi genuen. Eta noski, ederki  pasa ere! Mila esker!

Suhiltzaile Parkean bisitan

suhiltzaileak

Azaroaren 5ean LH5 mailakook Zubillagako suhiltzaile parkean egon ginen. Beraien lanaren garrantziaz jabetzeaz gain, dituzten baliabideak, kamioiak,  tresnak, gelak... bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen. Emandako azalpenek ikasleen jakin-mina asetu zuten. Oso harrera ona egin ziguten. Oso gustura etorri ginen!

5. mailakoak suhiltzaileekin

suhiltzaileak
Otsailaren 18an 5. mailakook suhiltzaileen parkea bisitatu genuen. Bertan azaldu ziguten beraiek egiten duten lana eta horretarako erabiltzen duten materiala ere erakutsi ziguten: kamioiak, tresneria... Gustuko ekintza izan da. Eskerrik asko parkean guri azalpenak eman eta zuen kamioietan ibiltzeko aukera eman zeniguten guztioi.
RSS - suhiltzaileak-era harpidetu