3. mailako ikasleak Ulma Pipping bisitatu dugu azken asteotan. Hasteko Ulma taldearen historia eta Ulma Piping-en ezaugarriak eta han egiten diren produktuak aurkeztu zizkigun Mertxe Ibabek. Jarraian, lantegia zuzenean bistatzeko aukera izan genuen: forja, mekanizatua eta biltegiak. Hemendik, azalpenak ematen eta bisitaldia gidatzen aritu ziren Mertxe Ibabe, Jon Arrilaga, Manttoni Biain eta Asier Zuluetari gure esker ona agertu nahi diegu.