Bi urtetik behin egin ohi dugun legez, ikasturte hasiera berezia izan dugu Batxilergoko 1. mailan. Eslovakiako lagunak domekan iritsi ziren eta bihar arte, zapatua, gurekin izango ditugu. Egunotan ekintzaz betetako egitaraua prestatu diegu.
Hasteko, elkar hobeto ezagutzeko hainbat ekintzarekin ekin genion elkartrukeari. Eta astean zehar, Oñatiko parajerik ederrenez gozatzeko aukera ere izan dute: Urbia, Araotz, Aitzulo, Duru... Eta Euskal Herriaren ikuspegi zabalago bat izate aldera, Bilbo, Donostia edota Zumaia ere bisitatu dituzte.