dbh 4

Izaro Elorza alkatearekin solasean

Astelehenean, Izaro Elorza, Oñatiko alkatea, Ikastolan izan genuen DBH 3. mailako ikasleokin. Gizarteko ikasgaian Politika eta Erakunde Ofizialak unitatea lantzen aritu gara, eta gaian sakontzeko

aukera bikaina izan da.

Izarok ikasleek aurretik prestatutako galderak erantzun zizkigun: alkatearen funtzioak, postuak dituen abantaila eta desabantailak, Oñatiko Udaletxearen aurrekontua, aurreikusita dauden proiektuak eta beste hainbat kontu.

Bisita benetan interesgarria izan da eta Izarori eskerrak eman nahi dizkiogu!

Bertsolaritza 4. maila

Aurtengo ikasturtea amaitzear dagoen honetan, 4. mailako ikasleek bertsolaritzako saioei amaiera borobila eman diote. Gaztelekuan elkartu ginen eta ikasle bakoitzak bere dohaiak taula gainean eta mikrofono aurrean jarri zituen. Kopla, doinu eta jolas ezberdinen bueltan guztiak pozik bukatu zuten. Beste behin, mila esker Mirari aurten egindako lan guztiagatik!

DBH 4. mailakoak hornitzaileak ezagutzen

Aurten ere DBH 4 mailako ekintzailetza ikasgaiko ikasleok bazkide kooperatibak jarriko ditugu martxan. Iaz Bartzelonako eta Gijongo ikasleekin izan genuen harreman komertziala, eta aurtengoan harreman horiek norekin egingo ditugun aztertzen ari gara. Kooperatibak montatu aurretik baina, dagoeneko, hasi gara salduko ditugun produktuak hornituko dizkiguten hornitzaileen bila.

DBH 4. mailako ikasleak 'Habitat. Ezkutatu diguten historia' erakusketan izan dira

DBH4. mailako ikasleok Kultur Etxean egon gara aste honetan, "Habitat. Ezkutatu diguten historia" erakusketa ikusten. Bertan, Nabarralde fundazioko Beñi Agirreren azalpenak entzun ditugu eta Erromatar Inperiotik hasita, Euskal Herriak eta euskaldunok izan dugun bilakaerari buruz asko ikasteko aukera izan dugu. Interesgarria izan da benetan!

“Ekonomia eta zergak” unitate didaktikoarengatik errekonozimendua

ekonomia_eta_zergak

Pasa den urriaren 4an, Gipuzkoako Foru Aldundiak “Ekonomia eta Zergak” unitate didaktikoaren lanketan jardun duten ikastetxeei errekonozimendua egin zien, tartean gure ikastola.

Txantxiku Ikastolak unitate didaktiko honen lanketan protagonismo berezia izan du, izan ere, bertako irakasle diren Andoni Zendoia eta Nagore Altubek, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatearekin batera, unitate didaktiko honen diseinua eta garapena burutu dute.

DBH 4koak Pagoetan

dbh4Pagoetan

Ekainaren 10ean, egubakoitza, DBHko 4.mailako ikasleok Pagoetako Parke naturala bisitatu genuen. Bertan, ingurune zoragarrian, besteak beste, Agorregiko errota eta burdinola martxan ikusteko aukera izan genuen. Oso gustura egon ginen.

Ikasle Bretoiak Gurean

bretoiak

Martxoan  DBH 4.mailako frantseseko ikasleak Bretainia aldean izan ginen eta oraingoan han ezagututako lagunak gurean  jasotzea tokatu zaigu. Pasa den apirilaren 21ean iritsi ziren Karaez-etik  lagun bretoiak eta astebetez izan ditugu gure artean. Aste horretan  ekintza desberdinak izan dituzte gure herria eta ohiturak ezagutzeko: Ikastolaren eguneko ekintzetan parte hartu zuten, Arantzazu eta Aloñara igo ziren, Iruña ezagutu zuten, udaletxean harrera ofiziala jaso, eta Irizar autobus lantegia  bisitatu ere bai.

DBH 4koen Ekintza Bereziak

dbh4

Frantseseko ikasleak Bretainian eta Teknologiako ikasleak robotikarekin burubelarri

Martxoaren 14tik 21era DBH4ko Frantseseko ikasleak Bretainian zehar ibili gara. Urtero bezala, Lisé Diwan-eko ikasleekin elkartrukea burutu dugu eta egun  horietan  ekintza desberdinak izan ditugu. Bretainiako lagunen eskutik hango toki ederrak  bisitatzeko aukera ere izan dugu: Quimper, Morlaix, Roscoff, Huelgoat, ... Oso ondo ibili gara eta dagoeneko gure lagun bretoiak bisitan noiz itzuliko zain gaude!

Galde Gazte Saioan

galdegazte

DBH4Bko Nerea, June eta Uxue Goiena Telebistan izan dira elkarrizketari lanetan. GALDEGAZTE saioan Eli Pinedo eskubaloiko jokalaria elkarrizketatu dute. Oso elkarrizketa interesgarria izan da eta laster emango dute telebistaz. Aurretik DBH4ko ikasle guztiek Jokin Bereziartuaren eskutik telebistaren funtzionamenduaren inguruko hitzalditxo bat izan zuten eta kazetari lanetan aritu diren hiru neska hauek Goiena Telebistako eraikina ezagutzeko aukera izan zuten. Mila esker, Jokin!

DBH 4koak Donostian

Donostian

Otsailaren 4ean DBH 4.mailako ikasleak Donostian izan ginen. Irteera honetan EITB-ko Miramongo egoitza bisitatzeko aukera izan genuen eta bertatik ikusi Euskadi Irratiaren eta Euskadi Gazteako estudioak eta ETBko platoa ere bai. Esatari eta kazetarien lana gertutik ezagutzeaz gain, telebistako lehiaketa programa baten grabaketa ere ikusi genuen. Zurriolan bazkaldu ondoren Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, bisitatu genuen. Bertako gidari baten laguntzaz zentroaren gelak ezagutu ahal izan genituen.

Orriak

RSS - dbh 4-era harpidetu