dbh 4

Ulma Packaging-era bisita

ulma

Joan zen abenduaren 11n DBH4ko ikasleok Ulma Packaging lantegia ezagutzeko asmoz bertara jo genuen. Kooperatiba horri buruzko azalpenak jaso ondoren (langile kopurua, ekoizten dituzten produktuak, bezeroak, filialak, eta ordezkaritzak, lanpostuetarako beharrezko ikasketak, etab …). Ontziratze makinak (enpaketadorak) ekoizten dituzten bi instalazioak ere ezagutzeko aukera izan genuen. Buletin honen bidez azalpenak ematen eta bisitaldia gidatzen aritu ziren Ion Murguzur eta Iban Mugarzari gure esker ona agertu nahi diegu.

 

Durangoko Azokan

durango

Abenduaren 4an DBH 4ko ikasleak Durangoko Azokan izan ginen. Azoka bisitatu eta disko eta liburuak ikusi eta erosteko aukera izan genuen. Ondoren 2 taldetan banatu eta 2 tailerretan parte hartu.

Grafittigintza Tailerra

Graffitigintza

Udazken kulturalaren ekintzen artean DBH 4.mailako ikasleek graffiti ikastaroa izan dute Hibai Garairekin. Ederto ibili dira eta begira argazkietan zein lan ederra egin duten.

Bretoiei Agur

bretoiak

Maiatzaren 20an agurtu genituen gure lagun bretoiak. Ekintzaz beteriko astea pasa genuen elkarrekin: inguruko hiriburuak bisitatu, gure txoko berezienak ezagutu eta gure kultura eta ohiturak gertu gertutik ezagutuz. Esperientzia ahaztezina bertan parte hartu dugun guztiontzat. Txantxiku Ikastolatik eskerrak eman nahi dizkizuegu elkartruke hau posible egin duzuen irakasle, ikasle eta familiei.

Galdegazte saioa GOITBn

galdegazte

Egun batez liburu, boligrafo, ordenagailu eta gainerakoak alde batera utzita, elkarrizketatzaile lanetan aritu dira DBH4ko hiru ikasle GOITBko  GALDEGAZTE saioan. Ekimen honen helburuak hauexek dira: ahozko hizkuntza lantzea, telebista gazteei hurbiltzea eta euskal munduko erreferenteak ezagutzeko aukera eskaintzea. Horrela,  EMON musika taldeko Aritz Alustiza elkarrizketatu dute Iratik, Eiderrek eta Josunek. Honetaz gain, GOITBko eraikina ikusi eta lana nola egiten duten ikusteko aukera izan dute Miren Arregik lagunduta.

DBH 4ko Teknologiako ikasleak

DBH4ko frantseseko ikasleak Bretainian egon diren bitartean, Oñatin gelditu diren Teknologiako ikasleak ekintzaz beteriko astea izan dute. Korrika bazetorrela aprobetxatuz, Ikastola  girotzeko kartelak egin zituzten lehenengo egunetan. Agenda 21etik proposatutako ʺElikadura Jasangarriaʺ gaia ere landu dute Ortuzabala baratza bisitatuz. Bisitaren ondoren, bertako produktu ekologikoak erabiliz, bazkari ederra egin dute.

Demat: Bretainiatik

bretainia

Aurten ere Bretainiara etorri gara: DBH-4ko 22 ikasle eta bi irakasle. Astebete lagun eta familia artean pasatuko dugu. Hainbat ekintza burutuko ditugu; gaur Bretainiako Finisterrera goaz eta datorren astean dolmenak ikustera. Asteburua berriz, familiekin pasatuko dugu, frantsesa praktikatuz. Argazkian gure albergean gaude, eskursiñuan irtetzeko prest. Kenavo!

Alex Txikonekin solasaldia

AlexTxikon

Abenduaren 16an, DBH 3, DBH 4 eta Batxilergo 1eko ikasleak Gaztelekuan izan ziren Alex Txikon abenturazale bizkaitarraren hitzaldian. Ekintza hau egunotan ospatu dugun Udazken Kulturalaren baitan antolatu da. Alex Txikonek gaztea izanagatik milaka pasadizo bizi izan ditu: Edurne Pasaban mendizale ezagunaren espedizioetan parte hartu izan du eta "Al filo de lo imposible" telebista saio arraskatatsuan ere kolaboratu izan du sarri.

DBHko 4koak Donostian

donostia

Ekainaren 10ean DBHko 4. mailako ikasleok, gure tutoreekin batera, Miramoneko EITBko egoitza bisitatu genuen. Bertan hainbat programetako platoak eta irrati saio ezberdinen grabazioak ikusteko aukera izan genuen.

Mari Karmen Markuletarekin solasaldia

solasaldia

Maiatzaren 21ean, Mari Karmen Markuleta lekaimea izan zen DBHko 4. mailako ikasleokin Haiti eta Dominikar Errepublikako egoera azaldu zigun, batik bat haurren eta emakumeen egoera.

Orriak

RSS - dbh 4-era harpidetu