Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

HELBURUAK

Ikaslea nerabezaroan sartuko da eta jasango dituen aldaketa fisikoetara eta sentimendu nahasietara egokitzen ikasi behar du. Ikastetxean arlo curricularrak garrantzi gehiago hartu du, konpetentziak lantzen jarraituko du, eta helburua ez da edukiak ikastea soilik, eduki horiek integratzea eta egoera errealetara transferitzen ikastea baizik.

ZER EGITEN DUGU IKASTOLAN

  • Ikasleak bere baitako emozioak ulertzen eta adierazten, bere gaitasunak eta ahultasunak ezagutzen ikasiko du.
  • Geroz eta ardura gehiago hartzen ikasiko du; bizi proiektua irudikatzen, norabide akademikoa zirriborratzen.
  • Euskal Herriko eta munduko gizarteen ezaugarriak ezagutu eta ulertzen ikasiko du.
  • Bere kabuz pentsatzen eta ikasten ikasiko du.
  • Euskara, Ingelesa, Gaztelania eta Frantsesa ikasiko du eta egoera bakoitzean behar duen hizkuntza erabiliko du.
  • Lagun-taldeko kide izateak garrantzi handia hartuko du eta harremanak kudeatzen ikasiko du.
  • Arlo ezberdinetan ikasitakoa bizitzako egoera anitzetan erabiltzen ikasiko du.
  • IKT baliabideak (Moodle, Drive, blogak…) oinarrizko tresna gisa era integratuan erabiltzen jarraituko du.

Eta hori guztia gauzatzeko EKI proiektua diseinatu da ikastola guztion artean. Euskal Curriculuma Konpetentzietan oinarrituta Integrazioaren pedagogiaz.

AIPATZEKOAK

  • ELEANITZ proiektua: Frantsesa DBH 1. mailatik aurrera eta DBH 3. eta 4. mailetan Gizarte Zientziak ikasgaia ingelesez.
  • Talde kooperatiboak. Taldean eta kooperatzen ematen den ikaskuntza.
  • AGENDA 21 proiektuarekin lanean.
  • IKASYS proiektua.
  • Sexu Heziketa programa.
  • Drogamenpekotasuna prebenitzeko programa.
  • Hezkidetza programa.
  • Ekonomia eta Zergak proiektuan unitate didaktikoaren sortzaile (HUHEZIrekin elkarlanean) eta ikastetxe pilotua.
  • Elkartrukeak: Euskal Herrian (Armentia ikastola) eta nazioartekoa (Bretainiako Diwan eskola).
  • Ikasle eta gurasoentzako orientazio akademikoa.
  • Herriko eragileekin elkarlanean (Natur eskola, liburutegia, turismo bulegoa…).
  • Ikasleekin txangoak eta irteerak.