Skip to main content

[BIDEOA] DBH 1ekoak Euskal Giroan Jolasean Bergaran

Apirilaren 4an, Aranzadi eta Arizmendi ikastoletako ikasleekin batera ospatu zuten gure ikasleek Euskal Giroan Jolasean eguna.

Irudia
DBH 1 Euskal giroan jolasean

Apirilaren 4an, DBH 1eko ikasleak Bergaran izan ziren, Aranzadi eta Arizmendi ikastoletako ikasleekin batera, Euskal Giroan Jolasean eguna ospatzen. Giro bikainean aritu ziren ikasleak goiz guztian zehar lau gune desberdinetan jolasean: esku pilota, pala, zesta punta, jolas tradizionalak, herri kirolak eta kultur jolasak, besteak beste. Ikusgai duzue goizak emandakoak laburbiltzen dituen Aranzadiko lagunek prestatutako bideoa.

BIDEOA IKUSI

Azken albisteak

Lantzen ari garen Eusjalgi PROIaren baitan, joan den astean LH 3. eta LH 4. mailako ikasleok Natur Eskolara joan ginen, gure herriko hizkeran eta Oñatiko ondare linguistikoan sakontzeko asmoz.
Azken asteotan bisita berezia jaso dugu ikastolan, Txantxikuak 2zirik guraso talde boluntarioa gurekin izan da, LH 3. eta LH 5. mailako ikasle eta irakasleoi lehen sorospenei buruzko saio praktikoa eskaintzeko.
Gipuzkoako Janari Bankua hornitzeko Janari Bilketa Handia egingo da asteburu honetan. DBH 3. mailako ikasleak gaur, egubakoitza, Arantzazuko Ama kaleko eta Errekalde auzoko Eroski supermerkatuetan egon dira boluntario…
Aste honetan DBH 3ko ikasleok ekintza ezberdin bat burutu dugu landutako “ITSASOA GARA” PROIarekin lotuta. Astelehenean ikasleok herriko ibaiak garbitzeko aukera izan genuen Natur Eskolaren laguntzarekin.