Skip to main content

Lagun eslovakiarrak gurean

Irudia
Lagun eslovakiarrak gurean

Bi urtetik behin egin ohi dugun legez, ikasturte hasiera berezia izan dugu Batxilergoko 1. mailan. Eslovakiako lagunak domekan iritsi ziren eta bihar arte, zapatua, gurekin izango ditugu. Egunotan ekintzaz betetako egitaraua prestatu diegu.

Hasteko, elkar hobeto ezagutzeko hainbat ekintzarekin ekin genion elkartrukeari. Eta astean zehar, Oñatiko parajerik ederrenez gozatzeko aukera ere izan dute: Urbia, Araotz, Aitzulo, Duru... Eta Euskal Herriaren ikuspegi zabalago bat izate aldera, Bilbo, Donostia edota Zumaia ere bisitatu dituzte.

Benetan egun intentso bezain aberasgarriak izaten ari dira, eta ikasleen artean oso harreman polita sortu da. Asteburuan emango diogu abentura honen lehen parteari amaiera, eta ikasturte amaieran gu izango gara Eslovakiara joango garenak!

 

Azken albisteak

Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.
Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten.