Skip to main content

Gure gorputza osasuntsu

Irudia
HH 4 urtekoak Ane Ugarte otorrinolaringologoarekin

Haur Hezkuntzako 4 urtekook ‘Gure gorputza osansuntsu’ proiektuan murgilduta jarraitzen dugu, eta oraingoan bi bisita izan ditugu.

Maialen Altuna erizaina higienea zaintzearen garrantziaz hitz egitera etorri zaigu. Eskuak ondo nola garbitzen diren irakatsi digu, honela gure birusak ingurukoei ez kutxatzen laguntzen baitugu.

Ane Ugarte otorrinolaringoloaren bisita ere izan dugu. Anek arnasketa aparatua nolakoa den eta nola zaindu behar dugun azaldu digu. Mukiak ondo kentzearen garrantziaz hitz egin digu eta hori nola egiten den ere irakatsi digu.

Asko ikasi dugu eta oso gustora izan gara. Eskerrik asko Maialen eta Ane!

Irudia
HH 4 urtekoak Maialen Altuna erizainarekin

Azken albisteak

Lantzen ari garen Eusjalgi PROIaren baitan, joan den astean LH 3. eta LH 4. mailako ikasleok Natur Eskolara joan ginen, gure herriko hizkeran eta Oñatiko ondare linguistikoan sakontzeko asmoz.
Azken asteotan bisita berezia jaso dugu ikastolan, Txantxikuak 2zirik guraso talde boluntarioa gurekin izan da, LH 3. eta LH 5. mailako ikasle eta irakasleoi lehen sorospenei buruzko saio praktikoa eskaintzeko.
Gipuzkoako Janari Bankua hornitzeko Janari Bilketa Handia egingo da asteburu honetan. DBH 3. mailako ikasleak gaur, egubakoitza, Arantzazuko Ama kaleko eta Errekalde auzoko Eroski supermerkatuetan egon dira boluntario…
Aste honetan DBH 3ko ikasleok ekintza ezberdin bat burutu dugu landutako “ITSASOA GARA” PROIarekin lotuta. Astelehenean ikasleok herriko ibaiak garbitzeko aukera izan genuen Natur Eskolaren laguntzarekin.