Skip to main content

DBH 4-ko ikasleak umore horian

Irudia
DBH 4ko ikasleak Umore horian

Joan zen ostiralean, DBH 4ko ikasleek egun berezia izan zuten Gasteizen, Umore Horira joan ziren hainbat oztopo probatan parte hartzera. Esperientzia hau ez zen ohikoa izan: ‘Zuk Zeuk’ lehiaketa irabazi ostean, sari moduan jaso zuten.

Egunean barreak ez ziren falta izan eta giro apartaz beteta igaro zuten. Ikasleek oso ondo pasa zuten eta kolpe batzuk hartu bazituzten ere, mozu iribarretxuak ez ziren falta izan. Umorea, laguntasuna eta sari bat jasotzeak ematen duen poza batu ziren egun ahaztezina osatzeko.

Esperientzia honek ikasleen arteko harremanak sendotu zituen eta oroitzapen zoragarriak utzi zituen guztiengan.

Azken albisteak

Lantzen ari garen Eusjalgi PROIaren baitan, joan den astean LH 3. eta LH 4. mailako ikasleok Natur Eskolara joan ginen, gure herriko hizkeran eta Oñatiko ondare linguistikoan sakontzeko asmoz.
Azken asteotan bisita berezia jaso dugu ikastolan, Txantxikuak 2zirik guraso talde boluntarioa gurekin izan da, LH 3. eta LH 5. mailako ikasle eta irakasleoi lehen sorospenei buruzko saio praktikoa eskaintzeko.
Gipuzkoako Janari Bankua hornitzeko Janari Bilketa Handia egingo da asteburu honetan. DBH 3. mailako ikasleak gaur, egubakoitza, Arantzazuko Ama kaleko eta Errekalde auzoko Eroski supermerkatuetan egon dira boluntario…
Aste honetan DBH 3ko ikasleok ekintza ezberdin bat burutu dugu landutako “ITSASOA GARA” PROIarekin lotuta. Astelehenean ikasleok herriko ibaiak garbitzeko aukera izan genuen Natur Eskolaren laguntzarekin.